Askartza Gazteak
Askartza Claret Ikastetxearen Pastoraltza Bloga
martes 28 de febrero de 2012
Solidaritate Kanpaina 2012, Jantoki Sozialak
Beno, aste honetan hasi gara Solidaritate kanpainaren bukaeran egingo dugun Merkatu Txikirako gauzak ekartzen. Urte honetan Jantoki Sozialen inguruan izango da, "Hijas de la Caridad" kongregazioak Algortako Portu Zaharrean duten Jantoki Sozialari lagunduko diogu.
Animatu, Zabaldu, Etorri!!! guztion artean posiblea egingo dugu!!!
Etiquetas:
merkatu txikia,
Solidaritate kanpaina
| Reacciones: |
Gosearen Kontrako astea eta Elikagai bankua
Etiquetas:
Gosearen aurkako kanpaina
| Reacciones: |
lunes 13 de febrero de 2012
Hegoaldeko Herrien aldeko kanpaina
Mila esker guztioi Afrikako Adarraren aldeko kanpainan laguntzeagatik, zuei esker haien bizitzek itxaropen berri bat izan dute.
Etiquetas:
Askartza,
HHK KANPAINA
| Reacciones: |
viernes 27 de enero de 2012
Bake ekitaldia
Atzo goizean Bake ekitaldia egin genuen ikastetxean. Urte osoan denok batera egiten dugun ekitaldi bakarra.Bakea beharrezkoa dugu, epealdi berri batean aurkitzen gara, eta gu horren alde keinu bat egin nahi dugu.
Datorren egunetan egin izan dugun Bake kanpainaren berri emango dizuegu
miércoles 21 de diciembre de 2011
Gabon Zoriontsuak guztioi!!!!
Askartza Claret Ikastetxeko Pastoraltza taldearen partez, Gabon Zoriontsuak!!!2011 gabonak
View more presentations from kqmimoa kq.
lunes 19 de diciembre de 2011
Afrikako Adarra gure HHK ardatza
Hilabete honetan ibili gara Hegoaldeko Herrien aldeko Kanpainan. Urte honetan Somalia eta Afrikako adarraren inguruan izan da. Kanpaina honetan Salesiar lekaimeei lagunduko diegu Etiopian eta Somalian dituzten misioetan Madreselva fundazioan.
Hemen daukazue informazio gehiagorako lotura INFORMAZIOA
Anima gaitezela haiei laguntzen
Hemen daukazue informazio gehiagorako lotura INFORMAZIOA
Anima gaitezela haiei laguntzen
Etiquetas:
HHK KANPAINA,
Hirugarren mundua,
Somalia
| Reacciones: |
martes 15 de noviembre de 2011
Lekuko Oso interesgarria!!!
Hemen daukazue pertsona baten lekukotasuna. Nahiz eta besorik eta ankarik ez izan, bere ezintasunak gainditu zituen eta bere ametsak bilatu.
Guretzako oso eredugarria
Guretzako oso eredugarria
sábado 5 de noviembre de 2011
URRI MISIOLARIA ASKARTZAN
Urtero bezala, Askartzan, Urri Misiolaria antolatu dugu. Aurten zorte handia izan dugu, Koldo Iribarren gurekin egon delako testigantza ematen eta gure laguntzagatik eskerrak ematen. Horrekin lotuta, Aitordetza martxan jarri dugu eta diru mordoa ateratzea espero dugu Ipar Potosiko umeei eta gazteei laguntzeko. Aita Klareti buruz hitz egiteaz gain, aurten bi gauza berriegin dugu: lehenengoa, Minbiziaren kontrako kanpaina bat izan da, gaixotasun honi aurre egiteko diru bilketan ume askok parte hartu dutelarik. Eta bigarrena, 2. batxilergoko ikasle batzuek bultzatuta eta antolatuta, “pobreza cero” kanpaina izan da. Sinadurak eta dirua eskatzeaz gain, igande batean, Leioan, pobreziaren kontrako manifestu eta kontzertu bat antolatu dute. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
TALDE GUZTIAK MARTXAN JARTZEN ASKARTZAN
Bi hilabete hauetan, irailean eta urrian, pastoraltzako ekintza guztiak martxan jarri ditugu eta euretako bat amaitutzat eman dugu. Kanpamendu guztietako begiraleekin ebaluazioa eta merendola egin dugu. Horrela, eskerrak eman dizkiegu eta hurrengo urtean berriro belabartzera joateko eta sendotza taldeetan parte hartzeko animatu ditugu. Sendotzako taldeekin hasteko, begiraleekin batzartu gara eta ilusioz beteta progamatu dugu aurtego kurtsoa. Horrez gain, “Bidezko Merkataritza” eta “Askartza Martxa” taldeekin ere hasi gara. Aurten ere neska-mutil mordoa dago apuntatuta parte hartzeko, eskertzekoa da bene-benetan. Eskerrik asko denoi.
jueves 27 de octubre de 2011
Goitibera skate jaitziera
Hemen daukazue lotura bat web picasa album batetara jotzeko, eta hor dituzue lehenengo argazkiak
picasa web Ricardo Cerezo
Eskerrik asko Ricardo, "aita paparazzi"!!!!
lunes 3 de octubre de 2011
Urri Misiolaria 2011
Urri Misiolariari hasiera eman diogu. Iadanik gure artean Koldo (CMF) izan dugu, berak Ipar Potosiko barnetegien berri eman eta ume bat aitordetzera gonpidatu egin gaitu. Aldi berean horko egoera hobeto ezagutzen ibiliko gara, eta noski, Claret Aitaren bizitza hobeto ezagutuko dugu.
Eskerrik asko Koldo gurekin egoteagatik!!!
Eskerrik asko Koldo gurekin egoteagatik!!!
viernes 23 de septiembre de 2011
Elkarbizitzak Diman Batx 1D Ager Aspuru
Ager Aspuruk honako hitzak ipini dizkigu Diman egon eta gero:
Irailaren 14an Askartzatik Dimara abiatu ginen. Elkarbizitza gu guztiok klasekoei buruz gehiago jakitea helburu zuen. Elkarrekin egin genituen ekintzak, fitxak, irteera, jolasak… nahiko baliogarriak izan ziren klasekideei buruz gehiago jakiteko. Baita ere otoitz egiteko momentua izan genuen. Elkarbizitza produktiboa izan zela esan dezakegu.
Ager Aspuru Batx 1D
Etiquetas:
Elkarbizitzak batxilergoan
| Reacciones: |
martes 31 de mayo de 2011
El reverso de mi piel Musikaldia
Hemen daukazue El reverso de mi piel musikaldiaren grabaketa. Ez dago kalitate onean, baina oroigarri moduan...
Etiquetas:
El reverso de mi piel,
musikaldia
| Reacciones: |
martes 17 de mayo de 2011
El reverso de mi piel Musikaldia
Ostiral honetan, "El reverso de mi piel" musikaldia estrenatuko dugu. Hor, kabuh, Afrikatik etorritako gazte baten egoera kontatzen da, hemengo gazteekin elkarrizketan gure bizimodua jarriko da agerian.
Etortzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Maiatzaren 20an, arratsaldeko 18,30etan, ikastetxeko Areto Nagusian.
Agurtxu
Etortzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Maiatzaren 20an, arratsaldeko 18,30etan, ikastetxeko Areto Nagusian.
Agurtxu
sábado 2 de abril de 2011
Merkatu txikia argazkiak
Hemen daukazue ikastetxeko web orrialdean Xabierrek egin duen Merkatu Txikiaren argazki aurkezpena. Oso polita, giro polita...
Lotura honetan sakatzen baduzu ikusiko dituzu argazkiak. Eskerrik asko Xabi egiten duzun lanagatik!!!
Argazkiak Merkatu Txikia
Lotura honetan sakatzen baduzu ikusiko dituzu argazkiak. Eskerrik asko Xabi egiten duzun lanagatik!!!
Argazkiak Merkatu Txikia
jueves 31 de marzo de 2011
MERKATU TXIKIA
Beno, ba merkatu txikia iadanik egin genuen. Oso ondo egon zen, egia esan. Ikasle asko egon ziren laguntzen eta parte hartzen. Baita gurasoak ere. Oso giro polita solidaritatea bultzatzeko. 7.000€ inguru atera ditugu. BIKAIN!!!
Eskerrik asko guztioi!!!!
Hemen dituzue argazkiak.
Eskerrik asko guztioi!!!!
Hemen dituzue argazkiak.
jueves 24 de marzo de 2011
ASTEBURU HONETAN MERKATU TXIKIA
Asteburu honetan Merkatu Txikia izango dugu. Gauza asko ekarri dituzue!!!
Horregatik guztioi: ESKERRIK ASKO!!!
Ea eguraldiak aguantatzen duen eta egun politak izango ditugun.
Larunbatean goizeko 10etatik aurrera goiz osoa. Igandean Gauza bera.
Txosna (taloa eta guztiz), puestitoak, zozketa... eta igandean horretaz gain, Meza eta dantzak.
Horregatik guztioi: ESKERRIK ASKO!!!
Ea eguraldiak aguantatzen duen eta egun politak izango ditugun.
Larunbatean goizeko 10etatik aurrera goiz osoa. Igandean Gauza bera.
Txosna (taloa eta guztiz), puestitoak, zozketa... eta igandean horretaz gain, Meza eta dantzak.
Animatu eta etorri!!
Etiquetas:
merkatu txikia,
Solidaritate kanpaina
| Reacciones: |
Hontza Zentrutik Testimonioa
Egun bi hauetan gurekin izan ditugu Hontza Zentrutik boluntario batzuk. Hor egiten duten lan miresgarria elkarbanatu digute eta drogomenpekotasunean eta beste adikzioen ondorioz dauden pertsonen egoera.
Eskerrik asko gurekin egoteagatik eta egoera horren aurrean gure begiak irekitzeagatik.
Eskerrik asko gurekin egoteagatik eta egoera horren aurrean gure begiak irekitzeagatik.
Etiquetas:
Solidaritate kanpaina,
testimonio
| Reacciones: |
miércoles 9 de marzo de 2011
SOLIDARITATE KANPAINA ETA MERKATU TXIKIA
Urtero bezala, Solidaritate kanpainari hasiera eman diogu. Urte honetan Karitaseko proiektu baten alde izango da: Hontza proiektua.
Eta noski, proiektu horretan lagundu nahi baduzue... hona hemen tradizionala den Merkatu Txikiaren Berri. Martxoaren 26 eta 27an, goizean zehar.
Eta, 27an, igandean, 12,30tan meza ospatuko dugu.
Girotzeko ere, txosna jarriko dugu. Hor, taloa, tortilla patata edatekoa, txutxeak... ez da ezer faltako
Parte hartzeko bi modu dituzu:
Eta noski, proiektu horretan lagundu nahi baduzue... hona hemen tradizionala den Merkatu Txikiaren Berri. Martxoaren 26 eta 27an, goizean zehar.
Eta, 27an, igandean, 12,30tan meza ospatuko dugu.
Girotzeko ere, txosna jarriko dugu. Hor, taloa, tortilla patata edatekoa, txutxeak... ez da ezer faltako
Parte hartzeko bi modu dituzu:
- 1. Gauzak ekarri: jostailuak, altzariak, arropa, ordenagailuak, aparatuak... beti eta egoera onean badaude.
- 2. Egun horietan etorri, parte hartu, lagundu, eta zerbait erosi.
Etiquetas:
merkatu txikia,
Solidaritate kanpaina
| Reacciones: |
sábado 12 de febrero de 2011
Gosearen aurkako kanpaina, Bizkaiko elikagai bankua
Aste honetan zehar eta datorren astean, Bizkaiko elikagai bankuarekin batera, janari bilketa ari gara egiten. Aste honetan Gosearen aurkako kanpaina barruan, ere, barau eguna egin dugu.
Krisialdi garai honetan ezinbestekoa da gure solidaritatea.
Amimatu eta lagundu!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)











